Alemaniar Kuartela
Alemaniar Kuartela, Kukuy Kuartela bezala ere ezaguna (errusieraz Неме́цкая слобода́, Niemiétskaya slabadá, Moskuko iparrekialdeko auzoa izan zen, Yauza ibaiaren eskuineko ertzean, Kukuy errekaztotik gertu zegoena. Honegatik Kukuy Kuartela eta errusieraz слобода Кукуй bezala ere ezagutzen da.
Alemaniar Kuartela XVI. mendearen erdialdean agertu zen eta Mendebaldeko Europako atzerritarrek (kolektiboki errusieraz Неме́цкий o иностранный, atzerritarra, alemaniarra edo germaniarra esan nahi duena) eta 1558 eta 1583 bitartean iraun zuen Livoniar Gerran hartutako presoek populatu zutena. Kuarteleko biztanleak artisautzara eta Yauzan haize errotetan irina egitera dedikatu ziren.
XVII. mendearen hasieran, kuartela Dmitri II.a Faltsuak suntsitu zuen. Pixkanaka berregin egin zen XVII. mendaren erdialdean eta Novoinoziemskaya (Novoniemietskaia) sloboda bezala ezagutu zen, edo Atzerriko Lurralde Berriaren Kuartela (Alemaniar Berria). Eta horain Yauzan zegoen, Txetxera ibaiaren aho azpian. Kuartela merkatariek, denda jabeek eta Errusiako Armadan zerbitzatzen zuten atzerriko militarrek populatu zuten. Horien artean, Petri II.a Errusiakoa handiaren kide izango zirenak zeuden, Patricio Gordon eta Francisco Lefort kasu. Petrik gaztetan kuartelera zaldiz joateko ohitura zuen gerra jokoetan jokatzera, eta bertan ezagutu zuen Ana Mons.
XVII. mendearen bigarren erdian, Moskuko lehen zeta lantegia ireki zuten, jabe bezala A. Paulsen zuena. 1701ean J. G. Gregoryk Moskuko lehen farmazia ireki zuen, Alemaniar Kuartelean (gaur egun kaleak Farmaziaren bidea edo Аптекарский переулок izena du).
XVIII. mendearen lehen erdian alemaniar kuarteleko ez ohiko bizimodua aldatzen hasi zen. Bere lurraldea, pixkanaka, nobleentzako jauregiak eraikitzeko lurralde bihurtu zen. Yauzaren ertzetan P. Belavinena bezalako zeta lantegiak, N. Ivanovena bezalako mototxenak etab... egon ziren. 1812ko sutearen ondoren, Alemaniar Kuartela merkatariek eta burges txikiek populatu zuten. Niemietskaya Kaleak (Baumanskaya Kalea 1918tik) bere izena Alemaniar Kuartelari zor dio.
"Alemaniar Kuartela" izena Moskuko lexikotik XIX. mendean desagertu zen. Auzoaren lurralde gehiena Lefortovo deitua izan zen (Franz Lefortengatik).